Tradizioa eta modernitatea uztartuz eginiko sagardo naturala, beti ere kalitatea bermatuz eta bertako sagarraren aldeko apustuaz.
Agian, hauxe da gaur egun sagardogintzan jarraitzen duen sagardotegirik zaharrena. Badira, horren erakusgarri, Gartziategi sagardotegia aipatzen duten XVI. mendeko agiriak. Tradizio handiko dolarea da, eta bertan egiten den sagardoak ospe handia du.
Astigarragatik oinez 10 minutura egoteaz gain, garraio publikoa erabiliz bertara erraz iristen da, autobus geltokia 50m-ra baitu. Bestalde, badugu autoentzat aparkalekua ere.
KALITATE GORENA ZIURTATZEN DUTEN BI ZIGILU
Egiten dugun sagardoa naturala eta kalitate handienekoa da: ekoizpen guztia GORENAK zigilupean dago.
GORENAK txapela daraman sagardo botila bakoitzak kalitate kontrolak gainditu, eta nota onak atera ditu Fraisoro Laborategiko dastaketa akreditatuetan.
Gaztañaga sagardoa Euskal Sagardoarekin bat.
%100 bertako sagarrez ekoitzitako sagardo naturala eta kalitate bikainekoa.
Jatorri-deitura berriaren baitan dauden sagardoek hainbat azterketa gainditzen dituzte kalitatea bermatzeko.

Txotx denboraldian
Egunero zerbitzatzen ditugu bazkariak..
Afariak, astelehen-etik-larunbaterarte.

urtean zehar
Bazkari eta afariak zerbitzatzen dira aurrez enkargatuz gero (20 pertsonatik gora).

sagardoaren salmenta
Sagardoaren salmenta dugu bai sagardotegian bertan edota bidalketa bidez.