Ekainaren 1etik 10era itxita. 12tik aurrera ostiraletik astelehenera irekita. Txotx menuaz gain, entsaladak, arraina parrilan, txahal eta txerri saiheskia, sagardoa botilan eta txotxean.
XVI. mendetik ari gara lanean, arbasoengandik jasotako sagardoa egiteko modua bizi-bizirik dugula, buruan eta bihotzean. Familia bat gara, lur eremu eta tradizio bati lotua; urtero berritzen den tradizioa da, bertako sagarrondoen fruitua edari bihurtzen denean.
Ehundik gora lagun hartzen dituen jangela. Egoki-egokia, ospakizunetarako eta kuadrillen topaketetarako. Aukera paregabea Euskal Sagardoa Jatorri Izendapena duen gure sagardoa dastatuz, une ahaztezina igaro nahi duen edonorentzat.
Astigarragako erdigunetik hamar minutura gaude, autobus-geltokia 50 metrora dago eta bezeroentzako aparkalekua du.