Sagarraren uzta berria jaso eta landuta, ziklo berria abiatu da, eta zirrarak berriro eztanda egin du gure edari preziatuaren inguruan: Euskal sagardoa.
Urumea bailaran gaude, Astigarragan (Gipuzkoa), sagardoaren Jatorrizko Izendapena posible egiten duten bertako sagarrondoz inguratuta.
¿Hortxe?
Kronika eta paper zaharrek baieztatzen dute:
Jardunean ari den euskal sagardotegirik antzinakoena gara. XVI. mendeko baserriko harri zaharrek babestuta dago dolarea.
Lur horietan eta horma horien artean berritzen dugu urtero euskal sagardoaren oroimena, edari huts izatetik ikur bihurtu dena, gure berri ematen duen tradizio bizia.
Sekretua lehengaia da, arreta eta kontu handiz bildutako sagarra: bertako sagarrondoetako sagar mota desberdinak garatu eta hobetu egiten dira, poliki-poliki, mendez mende gatozen bidaian.
Oso urrutitik abiatutako ibilbidea da gurea, egungo beharretara egokitua. Zentzu guztiekin dastatuz gero, ezaugarri beti harrigarriak antzematen dizkiogun sagardoa da gurea.
Zatoz sagardotegira txotx denboraldian (urtarriletik apirilera).
Txotx denboraldia (urtarriletik maiatzera)
Astelehenetik ostiralera, 13:30etik 17:00etara eta 20:00etatik 24:00etara
Larunbatetan, 13:30etik 17:00etara eta 20:30etik 24:00etara
Igandeetan 13:30etik 17:00etara.
Udako denboraldia (ekainaren 11tik aurrera)